oporrak / vacaciones

23/11/10

ERRUMANIAKO IPUINA (1.atala)

PERIKO TXORIBURU

Periko, munduko txirularik onena zen. Ezagutzen duzue bere istorioa? Ez? Beno bada, Periko artzaina zen eta herriko bizilagunek ardiak bere kargu uzten zituzten, bere lanean ona zen eta. Ez zen altua, begi zabalak eta marroiak eta inguruko ilerik kizkurrena zeukan. Herriko lagunek esaten zioten:

-Ei! Kizkur! Egurra behar dut!

Eta Perikok egurra ekartzen zuen.

-Ei! Kizkur! Ura behar dut!

Eta Periko ibai aldera joaten zen eta ontzi bete ur eramaten zion.

Egun batean, ardiak zaintzen zegonean, zuhaitz baten parean lo seko geratu zen, geldi-geldirik. Egunak joan egunak etorri, habiaren bila zegoen karnaba bikote batek Perikoren burua ikusi zuen. Habia topatu zuten! Leuna, mardula eta berotsua zen oso. Eta bertan Perikoren burua geratu ziren.

Baina Periko mugitzen hasi orduko, non zeuden konturatu ziren. Hasiera batean ikaratu egin ziren, baina Periko ere.
Hala ere, Periko, txoriak lasaitu nahian, txixtuka hasi zen eta hara non! karnabek txistu lotsatien bidez erantzun zioten. Ostean elkarrekin bizi izan ziren.

Perikok karnaben modura egiten zuen txistu, eta oso zaila zen jakitea nor zegoen txistuka, Periko edo karnabak. Artzainak zizare eta haziak ekartzen zizkien eta txoriek, euren aldetik, Periko jaten edo lo zegoenean euliak uxatzen zituzten.

Egun horietan Perikok jendeari txistuka hitz egiten zion.

Herriko lagunek eskatzen zioten:

-Periko! Artaldea zaindu, gaua dator eta!

Eta Perikok:

-Txio, txio, txiiiiiiiiiiiiii, txioooooooooo, txi!

-Zer gertatzen zaio mutil honi? Txoriak ditu buruan!

Jendeak ez zekien zer gertatzen zitzaion. Egia zen txoriak zituela buruan, txoriz betea, karnaba bikoteak lau txita izan zituen eta.



(Errumaniar batek kontatuko ipuin baten moldaketa. Desclée S.A)



No hay comentarios:

Publicar un comentario