oporrak / vacaciones

21/5/10

BRASILGO IPUINA

OKILAREN ETXETXO HORIA

Hirian bizi zen ume bat besterik ez zen Pedriho. Behin, bere amonaren etxaldera oporretan joan egin zen, ohianaren ertze-ertzean. Bertan, bere lehengusina bizi zen, eta elkarrekin abentura bila, ohianean sartzea erabaki zuten.

Ohianarte erdi erdian, galduta zeudelarik, S A C I (sasi ahozkatu behar dugu) batekin egin zuten topo. Saci ume beltza da, hanka bakarra, kapel gorrriaz jantzita eta cachimba (erretzeko Brasilgo pipa) bat eskuan duena. Egun osoan bihurrikeriak egiten dabil ohianaren zehar.

Nagusiek esan ohi dute esnea gainezka egiten duenean SACIren batek sutearen ondoan putz egiten duelako da, eta horrela arinegi iraikiten da eta... punbaaa! Esne osoa lapikotik kanpo doa! Eta zer edo zer lurrera jausten zaizunean, eta topa ezinik zabiltzanean, normalean SACIren bat hartu egin duela esan nahi du eta zuk baino lehenago eta arineketan izkutatu egin duelako da; zaldiaren buztana zeharo endredatzen denean, SACIren batek jolasean ibili da, seguru; eta honela milaka gauza.

SACIak sare handiei esker harrapatzen dira. Sorgin-haize guztien barruan SACI bat dago, beti, hor izkutuan. Beraz, sorgin-haize baten gainean sare bat bota ezkero... SACI bat harrapatuko duzu. Gero, eta kontu handiz, botila baten barruan sartu egin behar duzu, kortxo batez estali indar handiz, orduan gurutze bat marraztu, bertan geratzeko magia sortu ahal izateko, eta handik aurrera SACIa zurea da betiko. Eta hori bera egiten zuten Pedrinhok eta bere lehengusinak. Aitonak, behin, SACIak jendearen lagunak izan zitezkeela esan zien, beraz tratu bat proposatu zioten SACIari: aske utziko zuten baldin eta ohianatik ateratzen laguntzen zituen.

Handik aurrera hirurak eta hainbat arrisku gaindituta: basapiztiak, bururik gabeko astoa, burua izan beharrean du-garrak dituena, hipnotizatzen zaituen begi handiko suge erraldoia, ibai ertzeko lamia, sorgintzen zaituen eta betiko uretan uzten zaituena, Pai do Mato (ohianarteko aita), galduriko umeak bahitzen dituena... hala eta arrisku guztiak gaindituta ere, etxeratu ziren SACIaren laguntzaz eta oso-osorik bueltatu ziren amonaren etxealdera, oso pozik... eta oso gose, benetako gosea.

Eta egun hartatik hona, hirurak, Pedrinho, lehengusina eta SACIa, lagunminak dira oso. Uda guztietan elkarrekin ibiltzen dira.


... ETA HALA BAZAN EDO EZBAZAN, SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA... BRASILGO OHIANEAN...

No hay comentarios:

Publicar un comentario