oporrak / vacaciones

27/5/10

EKUADORREKO ipuina

ETA BIDEAN... ITZAL BAT

Behin gizon batek semea hiriburuko azokara bidali zuen, behar bertan zituen hainbat gauza erosteko asmoz.

Hiria oso urrun zegoenez gero, umeak zaldia hartu zuen beranduegi ez etxeratzeko.
Ibialdia oso lasaia izan zen. Eguzkiak dirdira handia egiten bazuen ere, ez zen
bero. Haizea freskoa,txoriak txioka,eta zaldi gainean,umea txistuka. Hiriburuan
zer ikusiko zuen hasi zen asmatzen.

Bideak bihurgune luze bat marrazten zuen, amaieran, zuhaitz multzo batek sortzen zuen
itzalgunera zihoan aldapa ikus zitekeen. Bertatik igarotzean, zaldia urduri jarri zen, eta
saltoka, biraka eta irrintzika hasi zen. Zaldia menderatzea ez zen erreza, baina azkenean,
laztandu egin zuen kontu handiz eta hitz batzuk xuxurklatu zizkion belarrira, orduan
zaldia lasaitu zen eta itzalgunetik ateratzen lortu zuen.

Handik aurrera ez zen inolako ezusterik izan bidean zehar. Umea eta zaldia lasai
batean zeuden.

Eguerdi aldean hirira ailegatu ziren. Azoka jendez gainezka zegoen. Fruitak, eztia, gaztak,
barazkiak... denetarik zegoen. Abere-saltzaileek behi, ardi, txerri, asto eta zaldien salneurriak
bezeroekin negoziatzen zituzten. Jende asko zegoen kaletik, janari-saltzaileek postuan
zituzten elikagai ederrak eskeintzen zituzten.

Umea zalditik jaitsi zen, jateko zerbait hartu zuen eta aitak agindukoa erostera abiatu
zen. Baserrirako burdin-tresnak. Uste baina denbora luzeago eman zuen aitak idatzitako
zerrendan zegoen guztia lortzeko, beraz, azken tresna lortu zuenerako beranduegia zen.

Bueltatzeari ekin zion, eta bidearen bihurgunera ailegatzear zaldia gero eta urduriago jarri zen. Umeak bere buruari esaten zion bare nahian:

- Seguru goizean zaldiak suge txiki bat ikusi du eta urduri jarri da, baina orain ez
da egongo.

Baina zaldia oso geldiezina zen. Hala eta guztiz ere, bidea jarraitzeari behartu zion,
iluntzear zen eta. Une horretan basoan sartu ziren, zaldiak indarrez egin zuen irrintzi, biraka
hasi zen arineketan eta saltoka hasi zen, baina ezin zuen, ezinezkoa zen, gero eta
astunagoa zen eta.
Ez zuen indarrik eta bridak heltzea lan handia zen. Zaldi gainean
etzan zen neke-neke eginda, oreka mantendu nahian zaldia saltoka zegoen bitartean.
Iluntasuna sakonagoa zen, ez zen ohikoa. Izar eta ilargiaren argia eztaltzen zuen itzal bat
zen, hotz jelatu batek hezurretaraino hartu egin zuen. Zaldiak ez zuen irrintzirik
botatzen eta salto egiteari utzi zion. Etengabeko bira batean zegoen. Isiltasuna eta itzala
gaineratu zitzaien.


Bat batean, iluntasuna eta itzalaren zirrikitu txiki batetik umeak bere aita zaldi gainean
bere bila zetorrela ikusi zuen.
Aita arduratuta zegoen beranduegia zen eta. Aita zalditik
jaitsi zen eta besarkada bero bat luzatu zion umeari, orduan itzala aldendu zen apurka-
apurka. Aita eta semea etxera bueltatu ziren zauririk gabe baina izandako beldurra ez
dute inoiz ahaztuko.
Handik aurrera, herriko jendeak beste bide bat zabaldu zuen bertatik berriz ez pasatzeko,
dena den, bide zaharra hor dago oraindik.
...Eta hala zan edo ez bazan sar dadila kalabazan ta atera dadila...

E K U A D O R R E K O ohianean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario