oporrak / vacaciones

22/2/11

CARNAVALES DE COLOMBIA / KOLONBIAKO INAUTERIAK




B A R R A N Q U I L L A



Barranquilla-ko inauteriak, munduko festa koloretsu eta alaienetarikoak dira.

Nazioarte mailan oso komertzializatuta ez badaude ere, Brasilgo Rio-ko inauterien ostean, munduko inauteririk handienak dira tamainan. Normalean otsailean burutzen badira ere, zenbaitetan martxoan ospatzen dira, lau egunetan zehar.


Biztanleria osoa mozorrotzen da Kolonbiako hiri honetan, eta "la marimonda" eta "monocuco" deiturikoak dira mozorrorik garrantzitsuenak.


Baina hauetaz gain, animaliz, afrikar beltzez, buru handiz, eroz, panpinez, drakulaz, "super-heroiz", pertsonai mitologikoz, "gay"z eta heriotzaz mozorrotzen dira asko eta asko. Mozorro hauen helburua barrea zein beldurra eragitea da. Gainera, mozorro-jantziak (erdarazko máscara) oso ohikoak izaten dira festa honetan, besteak beste, tigre, zezena eta hartzarena.


Musika, dantza eta aldarrikapen kulturalak izaten dira nagusi lau egunetan zehar .


"Cumbia" izenekoa izaten da dantza nagusia, desfileetan barrena batez ere, baina baita "mapalé" izenekoa. Dena dela, gutxinaka-gutxinaka, tradizizoko dantzak hasi dira indarra hartzen.


Inauteriak, "Loreen bataila" izenekoarekin hasten direla, bere ospakizun nagusi eta garrantzitsuenarekin. Karrozaz beteriko desfilea izaten da, eta 1903tik datorkio tradizioa.

LECTURA DEL BANDO CARNAVAL DE BARRANQUILLA 2011 CARNAVAL DE LOS NIÑOS NOCHE DE GUACHERNA

1 comentario:

  1. ¡Vaya marcha! ¡Aupa la alegría, el baile, la música...!
    ¡Aupa Altzako inauteriak!

    ResponderEliminar