oporrak / vacaciones

21/2/11

CARNAVALES DE ECUADOR /EKUADORREKO INAUTERIAK

Inauteriak leku guztietan alaiak eta dibertigarriak dira. EKUADORren ere ospatzen dute baina lurralde bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu.

Aukeratu dugun bideo honetan ikus ditzakegu ohitura horiek. Idazle batek festa nolakoa den kontatzen digu eta leku asko aipatzen ditu.

Gure eskolako neska-mutilak nongoa diren gogoratuko dugu. Adibidez:
  • Diego Quitokoa da. Quito Ekuadorreko hiriburua. Diegok beti esaten digu hango inauterietako osagai garrantzitsuena URA dela.
  • Eduin Alausikoa da. Alausi hegoaldean dago.
  • Jenny P. , Kevin, Kennneth, Hellen, Jenny T. ... Guayaquilekoa dira, mendebaldeko Pacifico kostaldean
Bideoan hiru tokiak azaltzen dira. Arretaz entzun ezazue!





No hay comentarios:

Publicar un comentario